Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jostailu hezitzaileak bilduko ditu Gurutze Gorriak, haur denek oparia izan dezaten

Gabonetan familia bat bera ere oparirik gabe gera ez dadin jarri du martxan, beste urtebetez, kanpaina Gazteen Gurutze Gorriak.

Jostailu hezitzailea kanpaina martxan jarri du aurten ere Gurutze Gorriak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/12/20

Jostailu hezitzaile, ez beliko eta ez sexistak jasotzen ari da Gurutze Gorria. Horretaz gain, berriak ere izan behar dute. Helburua, Errenteria-Oreretako haur guztiek Gabonetan euren jostailua izatea da, ilusio hori piztuta mantentzea, pandemia testuinguruak iluntzen jarraitzen duen honetan. Gaur egin dute Jostailu Hezitzailea kanpainaren aurkezpen publikoa Jon Gil Barreiro Errenteriako Gurutze Gorriko Gazteria Sailaren zuzendariak eta Jose Antonio Fernandezek Errenteriako gurutze Gorriaren presidenteak. Ez dira bakarrik aritu Gurekin Iztietako Auzo elkartearen egoitzan egindako aurkezpen horretan, Itziar Ostolaza Hezkuntza zinegotzia, Xabier Sanchez Gazteria zinegotzia, Elixabete Murua EAJren bozeramailea eta Isaac Palencia PSE-EEren bozeramailea, zein kanpaina babestu duten komertzio batzuetako ordezkariak ere izan dira bertan.

Gabonetan familia bat bera ere oparirik gabe gera ez dadin jarri du martxan, beste urtebetez, kanpaina Gazteen Gurutze Gorriak. Beraien erakundetik haurtzaro eta gaztaro indartsuagoa eta ahaldunduagoa ,  gizarte balioetan eta hiritar balioetan oinarritutakoa dute helburu, “gizateriaren arazoekin konprometitutako gazteria”, esan du Gilek. Konpromiso horretatik abiatu dute aurten ere jostailu bilketa kanpaina, “zaurgarrienak diren familien artean banatzeko ondoren. Jostailuak hezitzaileak, ez sexistak, ez belikoak izatea eskatzen dugu, “errespetua eta lankidetza jarreretan sakontzeko”.

Jostailua berria izatearen garrantzia nabarmendu du gainera, Gilek, “haurrek oparia berdintasun baldintzetan jaso dezaten, familien egoera sozioekonomikoa edozein dela ere”.

Herritarrak parte hartzera deitu dituzte Gilek eta Fernandezek. Hala egin nahi dutenek, laguntzaile diren Ikusi Makusi jostailu denda, Kromosoma tailerrera, edo Noski liburu dendara eraman ditzakete opariak. Bide batez, esker ona azaldu diete enpresa, saltoki eta eragile laguntzaileei: Alcampo, Carrefour, Salto Systems, Egiluze Ikastetxea, Errenteriako PSE-EE.

Jostailuak 2022ko urtarrilaren 2ra arte eraman ahalko dira, eta egoera zaurgarrian dauden familiek hilaren 27ra arte egin ahalko dute laguntza hori jasotzeko eskaera.

Fernandezek sentimenduetatik hitz egin du eta eskerrak eman dizkie Gurutze Gorriaren Gazte arloan lanean ari direnei, konprometitutako hiritarrak izateagatik, eta bertaratzera animatu ditu udalerriko gazte guztiak: “Gizarte justuago eta solidarioago baten beharra dugu. Hemen gaudenak, herritar konprometituak gara, eta jendea ‘arrantzatzen’ ari gara gizartearekin konprometitutako pertsona bihurtzeko”.

Ideia bat gehiago bota du, hori ere sentimenduetatik, “komunitatearen aldeko lana egitea ezinbestekoa da”·

Lan horretan, komunitatearen alde lan egiten, 50 urte bete dit otsailaren 3an Gurutze Gorria Gazteak., “beste 50 gehiago egin eta 100 bihurtzeko gauza asko desikasi eta berriro ikastea tokatuko zaie bertan ari diren gazteei. Ezinbestekoak ditugu gazteak, herriarekin, gizartearekin konprometitutako gazteak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.