Mari Domingi eta Olentzeroren jarduera bertan behera utzi du Basarik
Antxoko Basari Elkartearen zuzendaritzak aurten ere harrerarik ez antolatzea erabaki du. "Guk nahi bezala ezingo genuen egin".
Iazko bide beretik, Pasai Antxoko Basari Elkartearen zuzendaritzak hedabideei jakinarazi die Gabonen karietara, ohi bezala, 24 arratsean antolatu ohi duten Mari Domingi eta Olentzeroren jarduera bertan behera geldituko dela aurten ere.
Kideen arabera, harrera egitekotan, ezinezkoa izango zitzaien eurek “nahi bezala” gauzatzea, “baldintza asko” baitira egungo egoera epidemiologikoa aintzat hartuta administrazioak ezarri dituenak. Bizilagunei zuzendu zaizkie: “Desio dugu 2022ko Gabonetan elkar ikusiko dugula guk antolatzen ditugun jardueretan, eta beste guztietan”.