Bibliotekak ordutegi berezia izango du Gabonetan
Hilaren 24 eta 31n goizez irekiko dute soilik, eta hilaren 25 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Gabonetako zenbait egunetan ordutegi berria izango du Manuel Lekuona bibliotekak, hala jakinarazi berri du udalak. Hilaren 24an eta 31n soilik goizez irekiko dute (9:00etatik 13:00etara) eta hilaren 25 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Gainerako egunetan ohiko ordutegia izango du bibliotekak.
Ikasle Gelak ere ohiko ordutegia izango duela jakinarazi du udalak, hau da, 9:00etatik 22:00etara.