Kalera aterako dira, "diskriminaziorik gabe" bizi nahi dutela aldarrikatzera
Herritar talde batek elkarretaratzera deitu ditu oiartzuarrak igandean. Ondoren, poteo herrikoia egingo dute.
Herritar talde batek mobilizatzera deitu ditu oiartzuarrak datorren igandean (hilak 26). 13:00etan elkarretaratzea egingo dute Done Eztebe plazan, antolatzaileen arabera, “diskriminaziorik gabeko herrian bizi nahi dugulako”. Kontzentrazioaren ostean poteo herrikoa egingo dute. “Hemen ez dugu inor baztertzen”, erantsi dute.