"Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria" salatuko dute bihar oiartzuarrek
Elkarretaratzea egingo dute arratsaldean, "eskubidedun kalitatezko osasun publiko baten alde". Done Eztebe plazan bilduko dira.
Biharko (hilak 22) elkarretaratzea deitu du herritar talde batek Oiartzunen, “eskubidedun kalitatezko osasun publiko baten alde”. 18:30ean elkartuko dira Done Eztebe plazan, “Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria” salatzeko. Oiartzuar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.