5,31 kilogramo zabor bildu ditu Seabinak astebetean
Itsas zaborrontziaren urteko azken datuak eman ditu 'Mater' Ontzi Museo Ekoaktiboak. Eguneko ia kilo bat ari da biltzen gailua.
Seabin itsas zaborrontziaren urteko azken datuak eman ditu Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak: astebetean (hilaren 9tik 16ra bitarte) 5,31 kilogramo hondakin jaso ditu Pasaiako uretatik.
Eguneko 0,75 kilogramo ari da biltzen batezbeste San Pedron amarraturik. Horien artean gehiena mikroplastikoak izan ohi dira, eta plastiko zati handiagoak daude bigarren postuan. Hona hemen arduradunek eginiko top 10-a: