Arrakastatsua. Hala izan da udalaren esanetan, hiri hondakinen birziklatzea sustatzeko hilaren 2tik 16ra bitartean antolatutako Birziklatu gehiago eta hobeto kanpaina.
Ez dute, ohi bezala, Mari Domingi eta Olentzerori harrera egiteko kalejirarik egingo. Ordez, barrutia zeharkatuko dute kantu eta jolasekin.
Bertso saio ederra antolatu du Etxerat-ek. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 12 euroan.
San Pedro-Trintxerpe, Antxo eta Donibaneko anbulatorioetan elkartu dira hainbat lagun gaur 13:00etan "lehen arreta arnasberritzeko".
Lehen Arreta "itolarrian" dagoela, eta horrenbestez, herritarren osasuna ere salatu dute bildutakoek.
Lehiaketan 600 lagunetik gora hartu dutela parte jakinarazi du Ereintza Elkarteak, "ipuinen jatorria oso anitza izan da: Espainia, Argentina, EEBB, Panama, Mexiko...".
Itsas zaborrontziaren urteko azken datuak eman ditu 'Mater' Ontzi Museo Ekoaktiboak. Eguneko ia kilo bat ari da biltzen gailua.
Hainbat egunetan soilik goizez zabalduko dituzte ateak liburutegiek, eta besteren batean itxita egongo dira.
Mailegu puntu desberdinak topa daitezke badia inguruan, alboko herri eta hirietara bizikletan joan ahal izateko.
Zuhaitza bidetik atera badute ere, ezin da oraindik ere bide hartatik igaro, luizi bat gertatu izanagatik itxita jarraitzen baitu pasabideak.
Pandemian arretak oro har «okerrera» egin duela salatu dute, «interes politikorik ez dagoelako». Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute mobilizazioa.
Hilaren 24an eta 31n, berriz, normal zabalduko dituzte ateak Lezoko bi kirol eremuek, baina 15:00ak arte izango dira irekita.
Datozen bi ostiraletan 19:40an abiatuko da azken autobusa, Arraguatik. Hilaren 25 eta 31n aldiz, ez du zerbitzurik eskainiko.