Urtarrilaren 10ean zabalduko dute Lezoko Ludoteka

Urtarrilaren 10ena hasiko da Lezoko Ludotekako ikasturtea. Hipolito Gezala kalean dago. Matrikula 30 eurokoa da, eta 6-10 adin tartekoentzako aisia eremua da.

Lezoko Udalak iragarri berri du: urtarrilaren 10ean zabalduko dute Lezoko Ludoteka. Hipolito Gezala kalean dago haurrentzako (6-10 adin tartekoak) aisia azpiegitura, eta horretan izena emateko epea zabalik dago. Matrikula 30 eurokoa da.

Urtarrilaren 10eanhasi, eta ekainaren 24an bukatuko dute ikasturtea. Astegunetan izango da zabalik 16:30etik 19:30era. 30 haurrentzako lekua du, eta bertako zerbitzua baliatzeko Lezon erroldatuta egon beharko dute haurrek. Izen ematea Internet bidez egiteko eskatu dute udaletik, COVID-19aren gaineko protokoloa betetze aldera. Hemen klikatuta egin daiteke izen ematea.

Jolasteko, tailerrak egiteko, txapelketetan parte hartzeko edo filmak ikusteko aukera izango dute bertan haurrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.