Barrutiz barruti defendatu dute osasun publiko duina
San Pedro-Trintxerpe, Antxo eta Donibaneko anbulatorioetan elkartu dira hainbat lagun gaur 13:00etan "lehen arreta arnasberritzeko".
Pasaian barruti bakoitzeko anbulatorioetan elkartu dira gaur 13:00etan, lehen mailako arreta publiko duina defendatzeko. Albokoa, Antxoko anbulatorioaren aurrean eginiko elkarretaratzearen argazkia da; goikoa, aldiz, San Pedro-Trintxerpekoa. Hamarnaka lagun elkartu dira.
Udalerriko EH Bilduko ordezkariak barruti guztietan izan dira. Trintxerpen Ezker Anitza IU eta Ahal Dugu-Podemoseko kideak ere izan dira. Donibanen hamar bat lagun elkartu direla jakinarazi diote hedabide honi; argazkirik ez dute atera.