Maddi Aiestaran eta Ricardo Cano Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren irabazle
Lehiaketan 600 lagunetik gora hartu dutela parte jakinarazi du Ereintza Elkarteak, "ipuinen jatorria oso anitza izan da: Espainia, Argentina, EEBB, Panama, Mexiko...".
Ereintza Elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari nagusia irabazi dute Maddi Aiestaran Iparragirre beasaindarrak euskarazko sailean, eta Ricardo Cano Garcia madrildarrak gaztelerazko sailean. Aiestaranek sari bikoitza eskuratu du gainera, Egurrezko marrazo hegala lanarekin, 25 urtetik beherakoen saria ere beretzat izan delako.
Cano, berriz, Madrid-Madrid lanarekin gailendu da lehiaketan.
Gaztelerazko Antton Obeso saria 25 urtetik beherakoentzat Kordobako Sara Navarro Riobook eskuratu du El precio del pollo lanarekin.
Joxan Arbelaitz Errenteriako obrarik onenari saria euskara sailean Miren Usabiaga Artolak idatzitako Minaren alabarentzat izan da, eta gazteleraz, Eñaut Otazo Alzak idatzitako Santiago no sabe tomar sopa lanarentzat izan zen.
Lehiaketan 600 lagunetik gora hartu dutela parte jakinarazi du Ereintza Elkarteak, “ipuinen jatorria oso anitza izan da: Espainia, Argentina, EEBB, Panama, Mexiko…”. Maddi Aiestaranen inguruan beste datu bat ere eman du elkarteak; Ereintzak Xenpelar Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatzen duen Xenpelar bertso sariketan parte hartu zuen beasaindarrak. Orduan ez zuen txapela irabazi —laugarren sailkatu zen— baina ipuin lehiaketa irabazita, ziurrenik, atera du arantzatxo hura.