Kendu dute Platako farora bidean jausita zegoen arbola
Zuhaitza bidetik atera badute ere, ezin da oraindik ere bide hartatik igaro, luizi bat gertatu izanagatik itxita jarraitzen baitu pasabideak.
Platako farorako igoeran, Talaia bidea hartu aurretik, erorita zegoen arbola erretiratu du Pasaiako Portu Agintaritzako Kaizaingoak. Hala ere, ezin da bide horretatik igo, aurrerago itxita baitago arduradunek HITZA-ri jakinarazi diotenez: «Luizia izan da, nahiko handia, eta errepidea hartu du; ezin da, beraz, handik pasa».
Eroritako zuhaitza bidetik erretiratuta dagoela jada azaldu dute, baina luiziak eragindako kalteak konpontzeko lanak noiz hasiko diren eta zenbat denbora emango duten ez dute zehazterik izan gaur.