Mari Domingi eta Olentzeroren harrerarako sarrera ia guztiak amaituta
Biharko antolatutako hitzordu guztiak agortuta daude jada, eta etzirako bakan batzuk baino ez dira libre gelditzen: 11:15 eta 11:30erako hitzorduetarako zortzi gonbidapen, zehazki.
Mari Domingik eta Olentzerok harrera egingo diete haurrei Merkatuzarren. Kalera itzuli nahi zuten aurten Mari Domingik eta Olentzerok laguntzaile dituzten hamarnaka eta hamarnaka lagunekin batera, baina egoerak ezinezkoa egin du, eta iaz bezala, leku itxian egingo diete harrera Errenteria-Oreretako haurrei, Merkatuzarren.
Hilaren 23an (bihar) eta 24an (etzi) dituzte hitzorduak jarrita haurren gutunak jaso eta ametsen berri izateko. Bada, biharko antolatutako hitzordu guztiak agortuta daude jada, eta etzirako bakan batzuk baino ez dira libre gelditzen: 11:15 eta 11:30erako hitzorduetarako zortzi gonbidapen, zehazki. Gona bete lan ibiliko dira biak, zalantzarik ez da erantzuna ikusita.
Parte hartu nahi dutenek Kultur Malutak atalean erreserbatu behar dituzte gonbidapen horiek.
