Iztietan ostatu hartu dute Mari Domingik eta Olentzerok
Tamaina handiko Mari Domingi eta Olentzero jarri dituzte apaingarri Iztietako etxebizitza bateko balkoian.
Mari Domingi eta Olentzero balkoitik begira Iztietako etxebizitza batean. Mari Domingi eta Olentzero Iztietan dira azken egunetan. Ez dira ezkutatu, eta lasai dira balkoian egunero jendearen joan etorriari so. Eskaera asko jaso duten auzoko haurrengandik jakiterik ez du izan HITZA-k, baina etxe horretako familiari opariak nork ekartzen dizkion urtero argi dago behintzat.
