Osasungintza publikoaren alde bildu dira
Lehen Arreta "itolarrian" dagoela, eta horrenbestez, herritarren osasuna ere salatu dute bildutakoek.
Nekatuta eta muga-mugan daudela esan dute Lehen Mailako Arretako Osasun langileek enegarrenez. Gaur salaketa hori kalera eraman dute gehiengo sindikalak deituta, eta langileekin batera herritar ugari bildu dira protestara. Osasungintza publikoaren lehen mailako arreta indartzeko aldarriarekin bat egin du Aizpea Otaegi Errenteria-Oreretako alkateak, eta EH Bildu, eta Elkarrekin Errenteriako hainbat zinegotziek.
Lehen Arreta “itolarrian” dagoela, eta horrenbestez, herritarren osasuna ere salatu dute bildutakoek.
Oarsoaldeko AHT Gelditu plataformako hainbat kidek ere bat egin dute gaurko protestarekin, eta AHT ren dirua osasungintzara bideratzeko eskatzen zuen pankarta zabaldu dute.