Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

AHTren Astigarraga-Lezo trazatua bertan behera uzteko eskatu du udalak

Abenduko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo. Ekologistak Martxan eta Eguzkik aurkeztutako mozioa onartu zuten, EAJk kontra bozkatu arren.

Atzoko saioko irudia da.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2021/12/23

Abenduko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo arratsaldean udaletxean, urteko azkenekoa. Besteak beste, Ekologistak Martxan eta Eguzkik aurkeztutako mozioa onartu zuten EH Bilduko kideen aldeko botoekin (EAJk kontra bozkatu zuen), AHTren Astigarraga-Lezo trazatua (Oiartzundik pasatuko litzatekeena) bertan behera uzteko eskatu zuten.

Ingurumen zinegotzi Eneritz Arbelaitzek 2020ko ekainean udalak trazatuari alegazioak sartu zizkiola gogoratu zuen. “Udalak AHTren eragina aztertua du behin baino gehiagotan eta eragin negatiboak positiboak baino gehiago izango direla badakigu; ez da errentagarria ez sozioekonomikoki ezta ingurumenaren ikuspegitik ere”, esan zuen atzoko udalbatzarrean. Horri lotuta, jakinarazi zuen ETS enpresa bitan baimendu gabeko zundaketak egiten topatu dutela Oiartzunen, “eta gerarazi” egin dituztela.

Ekologistak Martxan taldeko kide Kepa Olaiz pozik azaldu zen onartutako mozioarekin,  aurkeztutako alegazioak “oso egokiak” direlako haien ustez. Donostiari kalterik ez egiteko inguruko bailarak kaltetzen ari direla erantsi zuen. “25 urte daramatzagu AHTren kontuarekin. Urte hauetan bi krisi ekonomiko, enpresen berregituratzeak, pandemia bat… bizitu ditugu.
Zer falta da, gutxienez planteatzeko AHTra bideratutako dirua beste
sektore batzuetara bideratu behar litzatekeela momentu honetan?”.

AHTren gaineko mozioaz gainera, lehen sektorerako 60.000 euroko diru laguntza lerro bat zabaltzea onartu zuten atzokoan, aho batez. Jon del Olmo Ogasun zinegotziak esan zuen sektoreko profesional asko hurbildu zaizkiela, “kezkatuta”, bereziki pentsuaren eta argindarraren prezioen igoerarekin.

Bestalde, enplegua sustatzeko Oarsoaldea mailako hitzarmena ere onartu zuten. Honen arabera, eskualdeko lau udalen arteko hitzarmen honetan Errenteria-Orereta izango da Lanbideren aurreko ordezkaria, eta Jexux Leonet alkatea Oiartzungo ordezkaria.

Amaitzeko, 2022ko Gizarte Ongizate saileko diru laguntzen oinarriak eta deialdiak ere onartu zituzten atzoko bilkuran, aho batez gainera. Hala, adingabekoak ardurapean dituzten familiak laguntzeko 130.000 euroko bideratuko dituzte eta bazterkeria arriskuan dauden norbanako eta familiak laguntzeko aldiz, 90.000 euro. Landa eremura bideratutako programak mantentzeko 50.400 euro bideratzea onartu zuten (aho batez ere) eta amaitzeko, HELTArekin ikasturte honetako diru laguntza eta Haurtzaro Ikastolarekin hitzarena beste lau urtetarako luzatzea ere onartu zuten.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.