"Kalitatezko osasun publikoa" exijitu dute oiartzuarrek
Hamarka herritar bildu ziren atzo Done Eztebe plazan, "Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria" salatzeko.

Atzo goizean herriko anbulatorioko langileek protesta egin bazuten, arratsaldean herritarren txanda izan zen. “Eskubidedun kalitatezko osasun publikoa” exijitu zuten Done Eztebe plazan bertaratutako hamarka oiartzuarrek, “Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria” salatu zuten.
Oarsoaldeko AHJ Gelditu plataformak ere bat egin zuen deialdiarekin, eta Abiadura Handiko Trenaren dirua osasungintzara bideratzeko eskatu zuten.