Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KirolaKultura
Aitor Etxebarriazarraga. Bertsolaria eta futbolaria.

[Elkarrizketa] «Berba handiak dira Bizkaiko bertso finalera heltzea nire ibilbidearekin»

Herritarrek ezaguna dute hirugarren denboraldia duelako aurtengoa Pasaia KEko atezain. Askok ez dakitena, ordea, gaztetatik bertsotan diharduela da. Iragan hilabeteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan zazpigarren sailkatu zen.

Beti ibili da futbolean, baina bertsotan segi nahi du orain. Jokin Eskisabel / Aitzol Zamalloa.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/01/03

Sortzez bizkaitarra bada ere, «maitasunagatik» Donostian bizi da gaur egun Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika, 1993) eta lotura zuzena du Pasaiarekin, Antxoko zuri-gorrien futbol taldean hiru sasoi baitaramatza atezain.

Ogibidez fisikako irakaslea da, eta bere futbolari jarduna aurten bukatuko badu ere, bide luzea du aurretik bertsogintzan; Bizkaiko Bertsolari Txapelketan erdietsitakoak sortu dion «aje emozionala» digeritzen ari da oraindik.

Zein harreman duzu futbolarekin eta bertsolaritzarekin?
Esango nuke futbolaria eta bertsozalea betidanik izan naizela, eta bertsolaritzen joan naizen ahala futbolzaletasuna gutxitzen joan zaidala.

Hau da, ibilbideak justu kontrakoak izan direla esango nuke: futbolean umetatik ongi ibili naiz, eta bertsoaren errealitatea, egiteko aukera behintzat, nahiko urruti sumatu dut beti.

Bertso munduarekiko zaletasuna betidanik izan dut, eta gerora lagun batek, berandutxo ere, bertso eskolan izena eman zuen ni baino pare bat urte lehenago, eta gogoan dut bere amonaren etxean bertsotan egitea, txarto seguru aski [barreak], eta harengandik tiraka bertso eskolan hasi nintzen ni ere 22 urterekin.

Urte hartan bertan Busturialdeko Txapelketan parte hartu zenuen.
Azkenean, eskualdeko txapelketa bada modu bat plazaratzeko aukera ematen dizuna, txarto eginda ere ez delako ezer gertatzen, petit comitè-an kantatzeko aukera baduzulako.

Joan den astean hain ‘petit’ ez den txapelketa batean aritu zinen [Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala], eta zazpigarren izan zinen. Espero zenuen?
Ez, inondik inora ez. Egia da txapelketa hau, pandemia tarteko eta hainbeste geldialdi egonda beste esparru guztietan, prestatzeko aukera izan dudala.

Hutsetik hasi nintzen, hasiera-hasieratik, udaberriko fasea deritzogunetik. Helburua zen txapelketara sailkatzea, hau da, kanporaketetara iristea; behin hor, saio txukuna egiteko asmoz joan, finalaurrekoetara sailkatu, eta ez nuen inondik inora espero finalera heltzea. Berba handiak dira Bizkaiko finalera heltzea nire ibilbidearekin behintzat; ez da helburu erreal bezala marka dezakezun zerbait.

Nolatan hasi zinen Pasaia KEn?
Donostiara mugitu nintzenean klubetik deitu ninduten. Futbolean aritzeko aukera suertatu eta etxeko taldea izanik, animatu nintzen; kontatu zizkidaten dinamikak gustatu zitzaizkidan, taldea bi urte nahiko on egitetik zetorren, eta horri tiraka baiezkoa eman nuen.

Orain beteranoetakoa izango zara.
Hirugarren denboraldia dut aurtengoa, eta egia da aurten justu talde gaztea dugula, eta ni, jada, kapitaina naiz, nahiz eta hiru urte besterik ez daramatzadan. Nire burua beteranoetako bat bezala ikusten dut, eta beste batzuek gaztetasunari tira egiten dioten bezala, guk, kategoria aski ezaguna izanda, beste zerbait gehitzen saiatzen gara.

Etorkizunari begira jarrita, zein asmo duzu esparru bakoitzean?
Futbolaren ibilbidek oso gutxi du emateko. Bertsolaritzari eman nahi diot garrantzia eta presentzia nire bizitzan, orain arte ez dudalako egin, eta ikusi dudalako eman diodan apur horretan banaizela gai munduan sartzeko.

Oraindik azken honen aje emozionalarekin nabil, baina 2022ra begira Euskal Herriko Txapelketa dator, eta ilusioz prestatzen saiatuko naiz behintzat.

Futbolak ordu piloa exijitzen ditu, behintzat serio hartu nahi baduzu, eta erdipurdika ibiltzen diren horietakoa ez naiz, beraz, nik uste, jada, Pasaian eta futbolean egingo dudan azken denboraldia izango dela hau.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.