Irribarre Bat Oparitu kanpainari "arrakastatsu" iritzi dio PSE-EEk
Jostailu berrien bilketa egin dute sozialistek elkartasun kanpainaren baitan; aurreikuspenak bete izanagatik "asebete" agertu dira bultzatzaileak.
Irribarre Bat Oparitu kanpaina solidarioaren balorazio positiboa egin dute Errenteria-Oreretako PSE-EEren udal taldeak eta Gipuzkoako Gazteria Sozialistako kideek, ohar baten bitartez jakinarazi dutenez. Jostailu berriak biltzeko kanpainari “arrakastatsu” iritzi diote, eta aurreikuspenak bete izanagatik “asebete” agertu dira Jose Angel Rodriguez Errenteriako PSE-EEren bozeramailea eta Iñaki Ruiz gazteen ordezkaria.
Zaurgarritasun egoeran dauden familiak laguntzea izan du helburu kanpainak, eta sozialistek gogoratu dutenez, aurtengoarekin hamar ekitaldi bete ditu iniziatibak.