Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia bertan behera
Atzeratu egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia. Data berria jartzen dutenean, oraingorako erositako sarrerek balioko dute.
COVID-19a bilakaera geldiarazteko hartutako neurrien ondorioz, hilaren 5ean (asteazkenean) Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bekoerrotan egitekoa zuten emanaldia bertan behera utzi dutela jakinarazi du Lezoko Udalak.
Udalak adierazi du, osasun egoerak hobera egiten duenean birprogramatuko dutela saioa, beraz, orain erositako sarrerek ordurako balioko dutela. Hala ere, sarreren dirua berreskuratu nahi dutenek horretarako aukera izango dutela, bai orain, bai eta data berria ezartzen denean ere.