Herri Eskolako patioan izango dira bihar Hiru Errege Magoak
Egoera epidemiologikoak behartuta aurten ere ez da kabalgatarik egongo, baina Herri Eskolako patioan egongo dira bihar 19:00etatik aurrera.
19:00ak aldera helduko dira Hiru Errege Magoak eta laguntzaileak Herri Eskolara. Egoera epidemiologikoak behartuta, aurten ere ez da Hiru Errege Magoen kabalgatarik egongo Lezon. Dena den, hiru koroadunak Herri Eskolako patiora gerturatuko dira bihar, 19:00etatik aurrera, txikienak agurtzeko.
Lezoko Udalak ziurtatu du ekitaldi xumean segurtasun, distantzia eta osasun neurri guztiak bermatuko direla, “haurrek urteko egun eta gau magikoena gozatzeko aukera izan dezaten”.
