Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kirol-instalazioak zuzenean kudeatuko ditu udalak

Udalaren harridurarako, BPXport enpresak utzi egin du udaleko kirol-instalazioen kudeaketa. Hortaz, udalak beregain hartu du instalazioen eta langile subrogatuen kudeaketa, eta kiroldegiak normaltasunez ari dira funtzionatzen urtarrilaren 1etik. Esleipen berri baterako lizitazioa irekita dago jada.

Bernar Lemos, Aizpea Otaegi eta Maite Gartzia, prentsaurrekoan.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/01/04

Udal kirol-instalazioak (Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegiak eta Beraungo igerilekuak) zuzenean kudeatzen hasi da udala urte hasieratik, 2019ko martxotik kudeaketa lanetan aritu den BPXport enpresak egiteari utzi diolako.

Gaur goizean eginiko agerraldian, Aizpea Otaegi alkateak, Maite Gartzia Kiroletako zinegotziak eta Bernar Lemos zinegotziak azpimarratu dute BPXport enpresak kudeaketa uztea ulertezina izan dela, legearen aurkakoa delako eta ondorio gogorrak ekar ditzakeelako enpresarentzat.

COVID-19aren harira egon diren murrizketek aldaketak ekarri dituzte kirol-instalazioen erabileran eta diru-sarreren murrizketan. Hori dela eta, COVID-19ak eztanda egin zuenean, baldintza ekonomikoak berriro orekatzeko negoziazio prozesu bat ireki zen udalaren eta BPXport enpresaren artean.

Udalak egindako proposamenak eta bi aldeei mesede egingo liekeen irtenbide negoziatu bat lortzeko ahaleginean, akordiora heltzea ezinezkoa izan da, udalaren ustez enpresaren eskakizunak neurriz kanpokoak izan direlako.

Udalak argi izan ditu bere lehentasunak: diru publikoa zentzuz erabiltzea, kirol-instalazioak irekita mantentzea herritarrei zerbitzua emateari ez uzteko eta subrogatutako pertsonen enplegua babestea. Negoziazioak eten eta enpresak instalazioak uzteko erabakia hartu duenez, udalak zuzeneko kudeaketa beregain hartu du.

Enpresarekin mantendu den negoziazioa abenduaren 30era arte egon zen irekia, baina prebentzio-neurri gisa, abenduaren 15ean gaia presaz jorratu zen udaleko bilkuran, eta kudeaketa zuzena beregain hartzea onartu zuen, betiere enpresak kontratua uztearen baldintzapean.

Aurretiko enpresak dagoeneko alde egin duenez, esleipen berri baterako lizitazioa abian da, eta kudeaketa zuzena martxora arte luzatuko dela aurreikusten da.

Normaltasuna zerbitzuan

Kirol-instalazioen zuzeneko kudeaketa ez da gobernu taldeak planifikatutako zerbait, baizik eta zerbitzua kudeatzen ari zen enpresaren erabakiak eragindako egoeraren ondorio bat, bere kabuz eta legearen aurka erabaki baitu kirol-instalazioak uztea.

BPXport enpresak lanak utziko zituen jakinarazpena abenduaren 3an komunikatu zuen, berrorekari buruzko negoziazioak irekita zeudela. Ordutik, udalak azkar eta gogor egin behar izan du lan irtenbide bat bilatzeko.

Aldaketa bortitza izan den arren, kirol-instalazioak normaltasunez funtzionatzen ari dira urtarrilaren 1etik. Oarsoaldea S.A.k Errenteriako Udalaren bitarteko propio denak, kudeatzen ditu orain langile subrogatuak.

Instalazioen funtzionamenduari dagokionez, ez da inolako aldaketarik aurreikusten. Udalaren asmoa da egungo eskaintzari eustea eta erabiltzaileek kirol esparruetan aurkezten diren proposamenez gozatzen jarraitzea. Oraingo ordutegia ere mantenduko dela esan dute. Dena den, udaleko kideek gogorarazi nahi izan dute COVID-19aren bilakaerak aldaketak edo egokitzapenak sor ditzakeela kirol-instalazioen erabileran.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.