Milatik gora kutsatu atzeman dituzte azken egunetan Oarsoaldean
Osasun Sailak plazaratutako azken datuen arabera, 1.355 positibo zenbatu dituzte lau egunetan Oarsoaldean; 4.000tik gorakoak dira udalerri guztietako tasak.
Abenduaren 30tik urtarrilaren 2ra arteko COVID-19 datuak plazaratu zituen atzo Osasun Sailak. Koronabirusaren seigarren olatuan kutsatutako herritarren kopuruak ez du etenik, eta lau egunetan 1.355 positibo atzeman dituzte Oarsoaldean. Zehazki, 111 positibo zenbatu dituzte Lezon, 160 Oiartzunen, 279 Pasaian, eta 905 Errenteria-Oreretan. Udalerri guztietako tasak 4.000tik gorakoak dira uneotan.
Honakoak dira Osasun Sailak eman dituen azken datuak, atzo argitaratutako txostenean:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 4.612,21 (abenduaren 29ko asteazkenean 2.675,73koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 214-230-219-242.
- Lezo. Tasa: 4.753,29 (abenduaren 29ko asteazkenean 3.289,47koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 37-22-27-25.
- Oiartzun. Tasa: 4.899,22 (abenduaren 29ko asteazkenean 3.799,79koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 30-50-39-41.
- Pasaia. Tasa: 4.066,50 (abenduaren 29ko asteazkenean 2.595,38koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 67-85-69-58.