3.513 langabe daude Oarsoaldean
Eskualdeko lau herrien langabezia tasa metatua %9,68koa da. 2020aren bukaeran tasa hori %10,54koa zen (3.837 langabe).
2021. urtea 3.513 langaberekin bukatu zen Oarsoaldean. Horrela, eskualdeko lau herrien arteko langabezia tasa %9,68koa da. 2020. urteko azken egunean 3.837 ziren Lanbiden izena emana zutenak Oarsoaldean, orduko tasa %10,54koa zelarik. Lanbidek jasota dituen datuak dira horiek.
Gipuzkoan, orotara, 30.553 pertsona zeuden lan bila joan den urteko azken eguneko datuen arabera, %8,72 tasarekin. 2020ko abenduaren 31n 34.433koa zen kopuru hori (%9,82ko tasa).
Herrialdean langabezia tasarik altuena dutenen zerrendan hirugarrena da Oarsoaldea, Behe Bidasoaren (%10,85) eta Deba Barrena (%10,28) aurretik dituelako. Kontra, Gipuzkoan tasarik baxuena duen eskualdea Goierri da, %7,31arekin.