Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Igerilekuetako saneamendurako partidak bere horretan jarraitzen duela dio Eguzkik

Eguzki Oarsoaldeak salatu du igerilekuetako saneamendurako onartutako partidak bere horretan jarraitzen duela eta udalari eskatu dio hartutako konpromisoak bete ditzan.

Argazkia: Eguzki
Mikel del Val
Lezo
2022/01/05

Aspalditik dago kezkatuta Eguzki Oarsoaldea Lezoko saneamenduaren egoerarekin. 2020ko ekainaren 5ean horren inguruko idatzi bat bidali zioten udalari, eta erantzuna urte bereko azaroaren 16an jaso zuten. Besteak beste, igerilekuetako ur zikinak kolektorera bideratzeko 2021eko aurrekontuetan lan horiek egiteko partida onartuko zela jakinarazi zieten erantzun horretan.

2021eko urte hasieran Lezoko Udalarekin izandako harremanetan saneamenduko sarearen egoeraz mintzatu ziren, eta Altamirako zuzeneko isuria, Jaizkibelgo etorbidearena eta igerilekuetako saneamenduaren egoerak mahai gainean jarri zituzten. Eguzkik azken honen inguruan egin nahi du enfasia, izan ere, igerilekuko saneamendurako aipatutako partida ez zegoen udaleko aurrekontuetan. Eguzkitik argi utzi zioten udalari “ur zikinak inongo tratamendurik gabe errekara botatzen jarraitzea ahalik eta azkarren konpondu behar zela”, eta horretarako “udalak behar ziren erabakiak hartu beharko lituzkeela obrak egiteko behar zen dirua onartzeko eta aurrez hartutako konpromisoa betetzeko”.

Udalarekin izandako bilkuran, udalak “oso jarrera positiboa” azaldu zuela dio talde ekologistak, eta aurrekontuetan egon ez arren, “urtean zehar helburua gauzatzeko behar zen diru kopurua onartuko zutela” berretsi zuten, finantziaziorako aukerak aztertuz. Hori dela eta, Eguzkik gaia lotutzat eman zuen.

2022an sartu gara jada, eta “egoerak bere horretan” jarraitzen duela salatu nahi du Eguzki Oarsoaldeak. “Egoera klimatikoak eskatzen duen jarrera trinkoa gehienetan hitzetan gelditzen dela eta ingurumenarekiko sentsibilitate minimorik ez dutela” azpimarratu dute. Bi urte dira Eguzkik eskaera egin zuela eta udalaren “jarrerarekin argi geratu da lehentasuna ez dela ingurumena”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.