Sareren larunbateko manifestazioa Gurutze Santuaren plazatik abiatuko da
Bilboko nazio manifestazioa bertan behera utzi ondoren, herrietan egingo dituzte euskal presoen aldeko martxak. 17:00etan hasiko da Lezokoa.
Sarek larunbatean Bilbon egitekoa zuen manifestazioa bertan behera utzi du osasun egoeragatik. Alta, horren ordez euskal presoen aldeko aldarrikapenak herri guztietara zabaltzeko hautua egin dute, eta Lezon ere hala izango da.
Herriko lantaldeak larunbateko 17:00etan jarri du martxa egiteko ordua, Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Bat egiteko eskatu diete lezoarrei.