Errenteria-Oreretako Sareren larunbateko mobilizazioa, 17:00etan Herriko Plazatik
Euskal presoen eskubideen aldeko martxa Agirre Lehendakariaren plazan bukatuko da. Han mosaikoa egitea dute asmo, argazki erraldoia ateratzeko.
Larunbaterako Bilbon egitekoa zen nazio manifestazioa osasun egoeragatik bertan behera utzi, eta herrietara eramango du Sarek Izan bidea dinamikaren barruko urte hasierako mobilizazio sorta. Errenteria-Oreretan ere egingo dute manifestazioa, tokiko Sareren taldeak antolatuta.
Martxa 17:00etan abiatuko da Herriko Plazatik. Herriko kaleak zeharkatu ondoren, Linon (Agirre Lehendakariaren plazan) mosaikoa egiteko asmoa dute, argazki erraldoia ateratzeko. Euskal presoek bizi duten egoeraren gaineko irakurketa ere egingo dute han.
Oreretako Sarek herritarrei parte hartzeko deia egin die.