Trintxerpe eta Antxoko HAZ bulegoak itxita egongo dira etzi
Hilaren 7an ez dute zerbitzurik eskainiko bi barrutietako Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan. Udaletxekoa goizez egongo da zabalik.
Trintxerpe eta Antxoko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak (HAZ) itxita egongo dira etzi (hilak 7). Izapide edota kontsultaren bat egin behar duten bizilagunek Donibanen, udaletxean, dagoen leihatilara bertaratu beharko dira hartarako; bertan zerbitzua goizez eskainiko dute, 09:00etatik 14:00etara.
Informazio gehiago lor daiteke 943 34 40 34 telefonora dei eginez.