Asteburu honetan hasiko da Giriziaren pilota sailak antolatzen duen txapelketa. Gizonen mailan 74 bikotek eman dute izena; emakumeena martxoan hasiko da.
Des Aires antzerki taldearen obra ikusi ahal izango da Juanba Berasategi aretoan. Dionisioren bakanalera bidaia izango da antzezlana.
COVID-19 dela eta, Oporrak Bakean proiektua ezin izan da egin. El Watan elkarteak eltzeak, zartaginak eta abeste bildu ditu Oiartzunen, eta Saharara bidali.
Ikuskizun honek irekiko du Lezoko kultur egitarau berria, igandean, hilak 9, 20:00etan Gezala Auditoriumean. Bakarrik dauden gazte migratzaileak dira obraren protagonistak.
Txosteko palistek bihar eta igandean dituzte norgehiagokak, eta etzi joko garbian arituko dira. Bihar arratsaldean eskupilotaren txanda izango da.
Gorritxoak 3-0 gailendu ziren Aretxabaletaren aurka eta sailkapeneko lehen postuan kokatu dira.