Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pentsioen eta etorkizunaren alde Donostiara deitu du Duintasunak

Lau urte bete dira pentsiodunen eta jubilatuen mugimenduak kalea hartu zuenetik bizitza eta etorkizun duin bat aldarrikatzeko. Errenteria-Oreretan, urte batzuk lehenago bete zuten kalea pentsio eta zahartzaro duinen aldeko aldarriarekin.

Duintasunak iaz egindako elkarretaratzeetako batetako irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2022/01/11

Lau urte bete dira pentsiodunen eta jubilatuen mugimenduak kalea hartu zuenetik bizitza eta etorkizun duin bat aldarrikatzeko. Errenteria-Oreretan, urte batzuk lehenago bete zuten kalea pentsio eta zahartzaro duinen aldeko aldarriarekin; aurten bederatzi urte beteko dira, zehazki. Egun, indarrean mantentzen duten urteetako borrokaren ostean, bide horrek eman dizkien lorpenak, eta oraindik ere lortzeke direnen bilana egiteko une egokia iritzi diote mugimenduko kideek larunbatean egingo duten mobilizazio handiaren bezperetan.

Lau urteko borrokarekin erdietsitako lorpenen artean Pentsioen Balorizazio Indizea ezartzeari utzi izana, jasangarritasun faktorea indarrean jartzeko epea atzeratzea, pentsioen igoera, alarguntza pentsioa arautzeko soldataren kalkulua %60ra igarotzea, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 735,9 eurotik 900 eurora pasatzea, 52 urtetik gorakoen sorospen eskubidea berreskuratzea,  eta gizarte segurantzako kotizazioak %0,6 igotzea aipatu ditu pentsiodunen mugimenduak.

Lortu gabe direnen zerrenda ere egin du. Horien artean, tranpa duen aurtengorako KPI igoera aipatu du, kotizazio  karrera luzeei ez zaiela zigorra kendu, Belaunaldien Arteko Ekitate Mekanismoa ezabatzea, edota 67 urtera arte erretiro adina atzeratu izana, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, genero arrakala murriztea, gutxieneko soldata batez besteko soldataren %60an ezartzea, eta lan eta pentsioen erreformaren alderdi negatiboak ezabatzea dira lortzeke dituztenak. “Horiek guztiak ezabatzeko borrokan jarraituko dugu—berretsi dute— eta larunbatean Donostian egingo dugun manifestazioarekin bat egitera deitu nahi ditugu herritar guztiak, gaurko pentsioak, bai, baina batez ere, etorkizunekoak babesten ari garelako. Gure presioa kalean mantendu behar dugu”.

Hitzordua, Donostiako  Alderdi Ederren izango da larunbatean 12:00etan. Herritar denen parte hartzea, ezinbestekoa, oraina eta etorkizuna delako jokoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.