Euskararen plan estrategikoa diseinatzeko bilera, San Pedron
Datozen asteotan bilkura ireki bana egingo dute barrutiko euskararen erronkez mintzatzeko. Lehenak sanpedrotarrak hartuko ditu alkateordetzan, 18:30ean.
Pasaiako euskararen plan estrategikoa berritzeko prozesua martxan da berriro. Horren baitako hurrengo bilera datorren ostegunean (hilak 13) egingo dute, 18:30ean, San Pedroko Alkateordetzan.
Iazko urte amaierako xedea eragile eta herritarrekin elkarlanean Pasaian hurrengo hamarraldian euskarak izango dituen erronkak definitzea izan zen. Lan ildo horiekin, orain, saio ireki bana (edonork parte har dezake) egingo dute barrutiko. Honakoak dira hurrengo hitzorduak:
- Donibane: Hilaren 24an, 18:30ean, Juanba Berasategi Kulturgunean.
- Antxo: Hilaren 26an, 18:30ean, Kultur Etxean.
- Trintxerpe: Otsailaren 2an, 18:30ean, Udal Euskaltegian.