Korrika prestatzeko bilera irekia egingo dute Antxoko Txirrita AEKn
Euskararen aldeko martxa antolatzen hasiko dira datorren asteartean, 17:45ean, Antxoko egoitzan. Interesa duen edonor bertara daiteke bilera irekira.
Datorren asteartean, hilak 18, martxoaren 31n Amurrion abiatu eta apirilaren 10ean Donostian bukatuko den Korrika prestatzeko lehen bilera egingo dute Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegian, 17:45ean.
Topaketa irekia izango da eta euskararen aldeko iniziatibarekin lotura zuzena duten zenbait gai jorratuko dituzte; kasu, Korrikako arropa, Korrika Laguntzaile, Korrika Txikia… Antolaketan parte hartu nahi dutenei bertaratzeko deia egin diete euskaltegiko arduradunek.