Jokatu dituzte Pala Txapelketa Irekiko lehen zortzi partidak
Urtebeteko hutsunearen ostean, bueltan da Girizia Kultur Elkarteak udalaren babesarekin antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia.
Urtebeteko hutsunearen ostean, bueltan da Girizia Kultur Elkarteak udalaren babesarekin antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia. Asteburuan jokatu ziren lehen zortzi partidak. Liga fasea jokatuko dute hasieran, eta sailkatutakoak, kanporaketak jokatzen jarraituko dute. Finalak, apirila bukaeran jokatzea aurreikusi dute antolatzaileek, “egungo osasun egoerak ez badu egutegia okertzen.
Larunbatean eta igandean jokatu zituzten partidak, launa eguneko. Lotura honetan ikus daitezke emaitzak.