Ezohiko bi udalbatzar egin dituzte gaur goizean, eta horietako batean Epaitegi Gorenaren auzi bat izan dute hizpide. Bestean izendapena egin dute.
60.000 euro bideratuko dituzte nekazaritza ustiategiak laguntzera. 2021ean egindako gastuak laguntzeko epea otsailaren 7ra egongo da zabalik.
San Sebastian egunaren harira, Udal Txistulariek urtarrileko kontzertua antolatu dute iganderako, hilak 23, 12:30etik 13:15era Madalenaren Basilikan.
Martxoaren 8aren bueltan egin nahi den erakusketarako dira irudiak. Herriko emakumeek egindakoaren garrantzia nabarmendu nahi dute erakusketarekin.
Gaur, hilak 18, 18:00etatik 20:00etara, eta ostegunean, hilak 20, 17:00etatik 18:30era bisitatu ahal izango dira eskolak. Ikastetxea ezagutu ahal izateko hitzordua hartu behar da 943 89 91 87 telefonora deituta.
Ikastetxeko mediatekan aurkeztuko zaie DBHko proiektua gurasoei. Matrikulazio epea irekita dago, datorren ostiralera arte.
EPLEko Ibon Tabernak ezin izan zuen Eneko Maiz menpean hartu Lehen Mailako Gipuzkoako Banakako Trinkete Txapelketako finalean. Dena den, txapelketa oparoa izan da klubarentzat.
Irakurketa Taldeak hitzordua izango du gaur, zinema aretoen beherakadaren aroa islatzen duen eleberriarekin. Datorren hilabeterako, 'Mari-mutil handi baten bluesa'.