[Galeria] Bidelagunei aitortza egin die Hibaikak
Hibaika Arraun Elkarteak babesleak eta laguntzaileak omentzeko ekitaldia egin zuen atzo arratsean klubaren egoitzan. Elkarrekin jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.
Hibaika Arraun Elkartearen bidelagun diren babesle eta laguntzaileei aitortza egin zien atzo arratsean kirol klubak. Ondartxoko Mataderoan egindako ekitaldian, laguntzaile horien ordezkariek arraun bana jaso zuten, ondoren bertako fosoan elkarlana irudikatzeko: elkarrekin arraun egiteari ekin zioten.
Klubak aitortu du COVID-19aren pandemia “gure gizarteko onena eta txarrena ateratzen ari dela”, eta ikuspuntu horretatik zorionekotzat jo du “geure burua gure gertuko kolaboratzaileek erakutsi diguten laguntza eta konplizitatea”. Arraunlariei balioak transmititzea eta herriaren izena Kantauri isurialde osoan ikustaraztearen garrantziaz hitz egin dute, baina hori guztia “ezinezkoa izango litzateke klubaren egunerokotasunari eusten dion laguntzaile sare eskuzabal hori gabe”, haien hitzetan.
Honakoak dira atzoko ekitaldian aitortza jaso zuten laguntzaileak: Papresa, Altzate Berri, Jamones Ancin, Susperregi Edukiontziak eta udala eskertu zituzten lehenik, horiek baitira babesle nagusiak; Michelena y Lecuona, Etxeondo, Rosmi, Carrocerias LB, Innovahotel eta Begi Optika esponsorrei ere eskertza egin zieten; eta azkenik, laguntzaileak aipatu ditu klubak: Pumpkin, Laboral Kutxa, Oarso Hileta Zerbitzuak, Arana Zerbitzu Grafikoak, Errenkoalde-Ostari-Errenteriako Merkatua, Orereta Asesores, Aterpe Inmobiliaria, Valentin Foto/Bideoa, Sorgintxulo zapatagintza, Samar Administrazioak, Salto Systems, Gure-Bus, Cine Reyna Taberna, Gailur Taberna, Bar Maite, Bar Viteri, Arkaitza Taberna, Gamon 14 Taberna eta Landare Taberna.