Iñigo Legorbururen bertsoak, garaile Mungian
Iñigo Legorburuk lehen postua eskuratu du Mungiako San Antontxu bertsopaper lehiaketan 'Lodifobiarik ez' bertso sortarekin. Hau du hirugarren garaipena Mungian.
Iñigo Legorburuk beste sari bat irabazi du. Sortzaile errenteriarra helduen mailako Mungiako San Antontxu bertsopaper lehiaketan gailendu da ‘Lodifobiarik ez’ bertso sortarekin. Mungiako Taket bertso eskolak antolatutako XXIV. edizioan lehena izan da Legorburu. 2009tik txapelketa honetan huts egin gabe da oreretarra, eta 2014tik hau du hirugarren garaipena Mungian. Garaipenez gain, ohorezko postu batzuk ere baditu lehiaketa honetan, bigarren eta hirugarren izana baita.
Legorbururen bertsoek ‘lodifobiaren’ gaia jorratzen dute, eta denok inguratzen gaituen afera bat dela uste du: “Gizartean, begien aurrean egonagatik, sarri ez gara lodifobiaren presentziaz ohartzen, eta neurri batean edo bestean uste dut denok zeharkatzen gaituen gai bat dela”.