Juneren Hegoak elkarteak ikerketa proiektu bat bultzatuko du
Itziar Astigarraga ikertzaileak June Sanchez Tolaretxipi III. beka eskuratu du sarkomak dituzten haur onkologikoen biziraupena areagotzeko bideratua dagoena.
Juneren Hegoak elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak June Sanchez Tolaretxipi III. beka eman diote Itziar Astigarraga ikertzaileari sarkomak dituzten haur onkologikoen biziraupena areagotzeko bideratua dagoena. Egitasmoaren helburua da haur onkologiako ikerketa proiektu bati finantza laguntza ematea diziplina horrekin lotutako edozein arlotan, paziente talde horren diagnostikoa, jarraipena eta tratamendua hobetzen laguntzeko.
Juneren Hegoak elkarteak Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuaren proiektua bultzatuko du, eta hezur, muskulu eta zati bigunei erasaten dieten tumore oso agresiboen diagnostikoa, tratamendua eta pronostikoa hobetzea du helburu.
Beka hau sortzeak helburu bikoitza du elkartearentzat. Batetik, June omentzea eta gogoratzea, eta bestetik, haur minbiziaren ikerketari laguntzea, hura pairatzen duten haurren eta familien bizitza hobetzeko.