Apirilaren 10eko 04:03an iritsiko da 22. Korrika Lezora
Lezora Errenteria-Oreretatik iritsiko da, ondoren Donibane aldera joateko. Korrika Batzordea hilaren 26an egingo dute, 19:00etan Oroitzenen.
Korrikaren antolakuntzak jada publiko egin du 22. Korrikaren ibilbidea. Martxoaren 31n hasiko da Amurrion (Araba), eta apirilaren 10an egingo ditu azken kilometroak Donostian. Gipuzkoako hiriburura iritsi aurretik Oarsoaldetik bira egingo du AEKren euskararen aldeko martxak, eta Lezora zehazki apirilaren 10eko 04:03an iritsiko da.
Lezora Errenteria-Oreretatik iritsiko da Korrika. Herritik, Donibane aldera egingo du bidea handik badia gurutzatu, eta Pasaiako gainontzeko barrutiak zeharkatzeko. Pasaiatik berriz ere Oreretara joan, eta Astigarragara jarraituko du bidea. Donostiara 09:05an iritsiko da, eta bukaera ekitaldia 12:30erako aurreikusi dute.
Lezoko lehen Korrika Batzordea hilaren 26an (asteazkena) da, 19:00etan Oroitzene AEKn.