Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Pasaiako 1.000tik gora etxek eta ikastetxe batek ez dute zuntz optikorik

EH Bilduk "onartezin" iritzi dio egoerari. San Pedron ia 400 dira konexio mota hura ez duten etxebizitzak, eta 600dik gora Donibanen.

Gorriz agertzen diren Donibane eta San Pedroko guneak dira, gaur-gaurkoz, zuntz optikorik ez dutenak. [Irudia: Banda zabal ultralasterra].
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/01/19

Pasaian kokaturiko 1.010 etxebizitza inguruk ez dute oraindik zuntz optikorik. Udalerrian dauden etxe guztiekin alderatuz hutsala iruditu daiteke zifra, baina oso bestelakoa den errealitate bat islatzen du etxe horiek guztiak biztanleria txikiena duten bi barrutietan daudela aipatzeak.

San Pedroko hirigune historikoko 380 eta Donibaneko 630 dira konexio mota hori ez duten etxeak. Horri gehitu behar zaio, gainera, azken barruti hartan kokaturik dagoen Pasaia-Lezo Lizeoa ikastetxeak ere ez duela tankera hartako estaldurarik 1.000tik gora ikasle hartzen dituen azpiegituretan.

Lehen barrutiaren kasuan, zuntz optikoa instalatu ahal izateko azpiegitura prest badago ere, oraindik ez dute konexiorik aipaturiko ehunka etxeek. Donibaneren kasuan sakonagoa da arazoa, halako kanalizaziorik ere ez baita existitzen, eta arazoak alde zaharrari eragiteaz gain, Meipi, Juan XXIII eta Lurdes Txiki auzoei ere eragiten die, besteak beste.

Pasaiako EH Bilduk “onartezin” iritzi dio egoerari. Koalizioak proposamen bat egin zion ekainean udal gobernuari (PSE-EEk eta EAJ): proba pilotu bat hastea zuntz optiko publikoko sarea instalatuz bai San Pedroko hirigune historikoan bai Donibanekoan, esperientzia ondo aterako balitz, gero udalerri osora zabaltzeko. Gaurdaino proposamenarekin loturiko erantzunik jaso ez dutela salatu du oposizioko taldeak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.