Koldo Errondosoro EAJren arduraldi partzialeko zinegotzi izendatuko dute
Egunera arte ere jeltzaleen lau zinegotzietako bat izandakoak %50eko liberazioa jaso eta Gazteria sailaren ardura hartuko du.
Pasaiako EAJ udal taldeak Koldo Errondosoro Dominguez zinegotzia proposatu du dedikazio partziala (%50) duen zinegotzi izateko. Izendapenaren berri datorren asteartean izango den ohiko udalbatzarrean emango du Izaskun Gomez alkateak.
Joan den irailean Nahikari Otermin Soroa EAJko zinegotziak arduraldi esklusiboari uko egin zion. Errondosorok, ordainpeko arduraldi erdia ez ezik, egunera arte Oterminen eskutan egon izan den Gazteria arloaren ardura ere hartuko du. Jeltzaleen bozeramaile ohiak, bestalde, udalari lotuta jarraituko du Euskara Zinegotzi eta Udal Euskaltegiaren arduradun gisa.
Zinegotzi bezala dedikazio partzialean jarduteagatik 18.557,70 euroko ordainsari gordina jasoko du urteko Koldo Errondosorok.