Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Enpresei zuzendutako diru laguntzak aurkezteko epea, martxan

Enpresaren jarduera ekonomikoari lotutako inbertsioak eta gastuak diruz laguntzeko Berpiztu Ekitera laguntzak atera ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak. Urtarrilaren 30era arte eskatu daitezke.

Berpiztu Ekitera laguntzak.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2022/01/21

Oarsoaldea Garapen Agentziak enpresei zuzendutako Berpiztu Ekitera laguntzak jarri ditu martxan. Laguntza hauek enpresaren jarduera ekonomikoari lotutako inbertsioak eta gastuak diruz laguntzeko bideratuta daude. Garapen Agentziak beste laguntza bat jarri zuen abian Oarsoaldeko lau udalerrietan enpresa berriak sortzeko eta enpresen ondorengotza sustatzeko. Errenteria-Oreretan, Lezon, Oiartzunen edo Pasaian 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra enpresa berri bat sortu edo enpresa ondorengotza eduki izan duten pertsona fisiko edo juridikoak laguntza berri honen onuradun izan daitezke.

Laguntzak 7.000 eurokoak izango dira, eta 1.000 euro gehitu ahal izango dira enpresak egiaztatzen badu 2021ean zehar Berpiztu Funtsezko Ekonomia edo Habian! programan parte hartu duela. Hortaz, gehienezko laguntzak 8.000 eurokoak izango dira. Laguntza horiek eskatzeko azken eguna urtarrilaren 30a izango da, eta enpresa bakoitzeko laguntza eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da.

Oarsoaldeatik zehaztu dute diruz lagundu daitezkeen jarduera ekonomikoari lotutako inbertsio eta gastuak ondorengoak direla: eraikuntzak (lokalak erostea izan ezik); makineria; instalazioak; tresneria; altzariak; informazio prozesuetarako ekipoak; garraio elementuak (jarduerari zuzenean esklusiboki lotuta); frankizia kontratuak; aplikazio informatikoak; merkataritza fondoa; eskualdatze eskubideak; eraketa gastuak; errentamendu gastuak; gizarte segurantzako kuotak; aholkularitza fiskalaren gastuak, lanekoak, kontabilitatekoak, juridikoak edo administratiboak; eta ur, telefono eta gastuak.

Diruz lagunduko diren inbertsioak enpresa jarduerari lotuta egon beharko dira gutxienez bi urtez eskuratzen direnetik.

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Oarsoaldeako webgunea erabiliz.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen justifikazioari egotz dakizkiokeen fakturak eta inbertsioak eta diruz lagundu daitezkeen gastuak egiaztatzeko agiri guztiak egiaztatu beharko dira transferentzia, taloi, txeke edo ordainketa hori justifikatzen duen beste edozein dokumenturen kopiaren bidez, edo dagokion kargua agertzen den banku laburpenaren fotokopia bidez edota finantza erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez. Eskudirutan egindako ordainketak ez dira zenbatuko.

Onuradunek eskabidea egiten duten edota 2022ko ekainaren 30era arte justifikatu ahal izango dituzte diru laguntzak.

Eskaera egiteko laguntza eskatzeko edo argibideren bat behar izanez gero, interesdunek 943 49 41 29 telefonora dei dezakete edo enpresa@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatz dezakete.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.