Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Hilerokoarekin ere ahalduntzeko, kopak

Lezoko Emakume Taldeak kopa menstrualak emango dizkie hala nahi duten emakume lezoarrei. Osasun, ingurumen, eta ekonomia arrazoiak bildu dituzte koparen aldeko egiteko.

Mireia Cuesta eta Maialen Pikabea, egitasmoaren kartela eta kopa bat eskuan, Saldise plazako eskailera moreetan.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/01/21

Lezoko Emakume Taldeak hilerokorako koparen edo kopa menstrualaren aldeko hautua egin du. Jarrera horren arrazoia ez da bakarra, hainbat dira. Tanpoiak eta konpresak behin erabiltzekoak dira, eta ezin birzikla daitezkeen osagaiak dituzte; kopak silikonazkoak dira, eta maiz erabiltzeko aukera dago. Gainera, luzera begira diru aurreztea dakar koparen erabilerak. Aldi berean, emakumeen osasunerako onuragarriago dira silikonazko kopak, tanpoiek batez ere arrastoa utz dezaketelako emakumeen gorputzean. Beraz, osasun, ingurumen eta ekonomia arrazoiak daude koparen alde egiteko hautuan.

Hori horrela, koparen erabilerarako kanpaina hasi dute emakume lezoarrek, eta horren barruan, horiek banatzeari ekin diote. Lehen banaketa atzo egin zuten; bigarrena etzi da, 11:00etatik 13:00etara Gurutze Santuaren plazan. Doan emango dizkiete hala nahi duten emakume guztiei, baina derrigor lezoarrak izan behar dute emakume horiek. Koparen bila doazenei agiria eskatuko diete Lezokoak direla ziurtatzeko.

Lezoko Emakume Taldeko kide Mireia Cuestarekin eta Maialen Pikabearekin izan da hitza egitasmoaren gaineko xehetasunak biltzeko. Adierazi dute iniziatibak Lezoko Udaleko Berdintasun Sailaren eta herriko osasun zentroaren babesa duela. Gainera, 2022rako ezarri dituzten hamabi lan ildoetatik lehena dela jakinarazi dute: Berdintasuna hitzak hamabi hizki dituen moduan, beste hainbeste egitasmo garatuko dituzte urtean zehar, bat hilabeteko.

Ahalduntzea
Bi taldekideek zehaztu dutenez, kopa menstrualaren iniziatiba Astigarragan iaz egin zuten, arrakastaz. Lezora ekarri dute. «Emakumeek autonomia lortzeko eta erabakiak euren kabuz hartzeko bidean, finean ahalduntzeko zereginean, ari gara lanean Lezoko Emakume Taldean. Kopa menstrualaren egitasmoa zentzu horretan doa», nabarmendu du Pikabeak. Cuestaren arabera, geroz eta gehiago dira kopa erabiltzen dutenak, gazteak tartean: «Ahalduntzerako bidean, hilerokoarekin ere emakumeok nola jokatu erabaki behar dugu. Aurten garatuko ditugun beste egitasmoetan ere bide horri eutsiko digu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.