Hotzak ez ditu apalaraziko Lezoko kirol taldeak
Lezoko kirol taldeek orotara sei partida jokatuko dituzte herriko kirol azpiegituretan asteburuan. Lan txukuna egitera, eta ahal bada irabaztera joango dira.
Euririk ez, baina hotza. Batez ere kiroldegietatik kanpo asteburuan lehian izango diren Lezoko taldeek asteburuan hotzari aurre egin beharko diote. Baina horrek ez ditu apalaraziko, eta ohikoa duten bezala, lan txukuna egitera eta ahal bada irabaztera joango dira talde den-denak.
Honakoak dira asteburuan lehian izango diren taldeak, euren partiden ordutegiarekin:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Allerru-Bergara, bihar (larunbata) 16:30ean Plazetan.
Emakumeen Gorengo Maila, Kopa
- Martutene-Allerru, bihar (larunbata) 15:30ean Donostiako Martuteneko zelaian.
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea
- Behobia-Allerru, bihar (larunbata) 15:30ean Irungo Artiako zelaian.
Neska kadeteak, Igoera Fasea
- Allerru-Aloña Mendi, bihar (larunbata) 12:00etan Plazetan.
Mutil kadeteak, Kopa
- Allerru-Mariño, bihar (larunbata) 10:00etan Plazetan.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Liga
- Atseden du Munttarpek.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Pulpo, bihar (larunbata) 18:00etan Bekoerrotan.
Neska kadeteak
- Urnieta-Munttarpe, bihar (larunbata) 12:00etan Urnietako Udal Kiroldegian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu-Mondrate, bihar (larunbata) 16:00etan Bekoerrotan.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- DAD Kutxa-Jaizki, etzi (igandea) 11:30ean Urnietako Udal Kiroldegian.
SASKIBALOIA
Emakumeen Junior Maila
- Kurkubi-Luberri Aldapeta, gaur (ostirala) 20:30ean Bekoerrotan.
