Lucio Urtubiaren dokumentala, Gaztañon
Gaztaño Bizirikek Lucio Urtubia omenduko du datorren ostiralean, hilak 28, haren inguruko dokumentalaren proiekzioarekin. 19:00etan izango da Gaztaño Auzoko lokalean.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/01/qui-es-tu-lucio_-pol-et-ste-ok.jpg)
Gaztaño Biziriketik omenaldi bat egingo diote Lucio Urtubiari datorren ostiralean. Horretarako, Emile Navarrok eta Christophe Marsatek zuzendutako ‘¿Quién eres tú, Lucio?’ dokumentala eskainiko dute ostiralean, hilak 28, 19:00etan Gaztaño Auzoko lokalean. Horrez gain, Errenteriako A.C. La Ilusión elkarteko bi kide egongo dira proiekzioan, Urtubiak udalerria bisitatu zuenean lagundu ziotenak.