Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Elketa', bi pasiok bat egin duten liburua

Iñigo Esnaola Arbiza lezoarrak 'Elketa' sukaldaritza liburua aurkeztu du gaur Donostian. Oraindik zabalik den Wikiliburutik paperera egin du jauzi euskarazko gastronomia euskarriak horrela.

Xabier Cañas, Iñaki Alegria eta Iñigo Esnaola, gaurko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/01/25

Iñigo Esnaola Arbiza lezoarrak Elketa sukaldaritza liburua aurkeztu du gaur goizean Donostiako udal liburutegian. Sukaldaritza letra larriz eta euskaraz lantzen duen argitalpena da, Euskal Wikilarien Elkartearekin elkarlanean egindakoa. Gutxi dira Euskal Herrian, beraz munduan, euskarazkoak diren sukaldaritza argitalpenak. Esnaolarena hizkuntza handien tamainako sukaldaritza liburua da. Baina egunero-egunero erabil daitekeen horietakoa, sukaldean bertan, lapiko eta saltsa artean.

Izan ere, lezoarraren bi pasioak batzen dituelako euskarri fisiko horrek: su arteko lana eta euskara. Liburua, ordea, ez da hutsetik sortu. Aurretik Euskal Wikipedian nahi duen ororentzat zintzilik izan dira argitalpenean agertzen diren 400 errezetak eta askoz gehiago (600 bat daude egun), Wikiliburuen atalean zehazki, baina baita beste hainbat sukalde kontu ere: sukaldaritza teknikak, aholkuak, osagaiak, gozogintza atala, prestaketa arauak…  Horregatik, bi aldeko egitasmoa dela nabarmendu du gaurko aurkezpenean Xabier Cañas Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kideak: bat digitala, oraindik ere aldatzen eta osatzen joan daitekeena, eta bestea gaurtik uki daitekeen liburua. Iñaki Alegria euskal wikilaria ere izan da gaurko agerraldian.

Euskaltzalea da Esnaola. Ogibidez sukaldaria (egun Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketa zentroko sukaldaritza irakasle da) izanik, hizkuntzak lanean eta etxeetan egon behar duela natural sumatu zuen. Zaletasuna, lana, eta euskal kontzientzia. Baina sukaldaritzako komunikazio hizkuntza nagusia Bidasoaren alde honetan gaztelania zela konturatu zen 1987an sukaldaritza ikasketak jasi zituenean.

Beti izan du buruan lezoarrak ekarpena egin behar ziola euskaratik sukaldaritzari, eta gaurko agerraldian oroitarazi du garai batean Hasier Etxeberriak idatzitakoa Luis Irizarrekin eta Julian Bereziartuarekin elkarlanean egindako liburuan, Erabateko sukaldea izenekoa: “Ez dut sekula ulertuko zergatik Arzakek, Subijanak, Argiñanok, Santxotenak, Kurritok, Pildainek, Fombellidak eta beste bi mila handik ez duten sekula aintzakotzat hartu euskara behar dela lehenik Euskal Herriko jatetxeetako eskaintzetan. Bertako porruak eta arrainak bai. Baina bertako hizkuntza ez, arranopola! Oiartzungo Arbelaiztarrena salbuespen nabarmena izan da, beste batzuen artean, horretan ere”. Bat egin zuen erabat Esnaolak Hasier Etxeberriak esandakoarekin, eta buruan zuen hori noizbait egikaritzera ausartuko zela ziur zen. Datua: Hilario Arbelaitzena da Elketa-ren hitzaurreetako bat.

2020ko martxoko konfinamendua iritsi zen. “Nere momentua da”, esan zuen Esnaolak. Idazten hasi zen buruan zituen errezeta horiek, ondoren Wikiliburuan ezarri (Xabier Cañasen eta Iñaki Alegriaren laguntzarekin), eta azkenik gaur jendartean zabaldu duen liburua egiteko. Bidelagun izan ditu aldi berean Paco Sudupe Pasaiako Udaleko Euskara Saileko teknikaria testuen zuzentasuna bermatzeko, eta Maribel lankidea, nahiz Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketa zentroko ikasleak (argazkiak egiten batik bat).

Aipamen berezia egin dio gaurko agerraldian Esnaolak haren amari, Arantxa Arbiza Irazuri. Amaren sorleku izan zen Hernialdeko Elketa baserria, eta han izan zuen familiak jatetxea hainbat hamarkadaz. Esnaolak ere zuzendu zuen tarte batez gastronomia gune hori. Ia-ia jaio zenetik, beraz, datorkio euskararekiko konpromisoa lezoarrari, baita sukaldaritzakoa ere. Etxekoak ere izan ditu aipagai, “izan duten pazientziagatik”: goizeko ordu txikietan gastronomia sormena garatzeko altxatzen zenean haiek omen ziren kaltetuenak.

Oraingoz, Donostiako Hontza liburu dendan lor daiteke Elketa. Egileak, baina, harekin harremana egiteko posta elektronikoa prestatu du, eskaerak egiteko, edo nahi adina informazioa lortzeko.

 

Erlazionatutako edukia[Elkarrizketa] «18 urterekin ezarri nuen helburu hori askatzeko beharra nuen»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.