Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Eguzki: "Donibaneko saneamenduak 21 urte daramatza legea bete gabe"

Legeak 2001era arteko epea ezarri zuen kolektore sarea ezartzeko muga gisa. Eguzkik zehapenak eskatu ditu, baita Lezon ere.

11/1995 Errege Lege Dekretuak zehazten du hondakin urak saneamendu sare baten bidez jaso behar direla, tratamendurik gabe uretara doazen isurketa kutsatzaileak ekiditeko.
Olaia Gerendiain
Lezo,Pasaia
2022/01/27

Enegarren aldiz salatu du Eguzkik Donibaneko alde zaharreko hondakin urak badiara isurtzen direla, eta indarrean dagoen legedia urratzen duela horrek. Oraingo honetan, urteurren berezi batengatik egin du salaketa, berriki 27 urte bete baitira hondakin-uren tratamenduari buruzko 11/1995 Errege Lege Dekretua onartu zenetik, eta Pasaian “ospatzeko ezer” ez dagoela uste du talde ekologistak.

Aipatutako araudiak, 4. artikuluan, 2001eko urtarrilaren 1era arteko epea ezartzen zuen kolektore sistema egokia instalatzeko muga gisa, baina, jakina denez, barrutiaren alde zaharreko etxebizitzek ez dute oraindik ere halako saneamendu sarerik. Haratago joan da Eguzki, iragarri dutenaren arabera, Lezoko Altamira auzoko eraikinak “hasieratik” eraikitzen ari baitira sarearekin loturarik izan gabe, eta horiek ere, beraz, inolako tratamendurik gabe isurtzen dira badiara.

21 urte gehiegi direla argi eta garbi adierazi dute. Hori horrela, neurri zigortzaileak galdegin ditu talde ekologistak bi hamarkadetan legea urratu izanagatik: “Justiziak, legea betetzen dela bermatzeko lanean, azkar, irmo eta eredugarri jokatu dezala. Europako nahiz Estatuko zuzentaraua ez betetzeagatik zehapen-epaiak eman diren bezala, gure ustez, kasu honetan ezin da beste alde batera begiratu, eta horren arabera jokatu behar da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.