Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak lan munduratzeko laguntzak, martxan

Oarsoaldea Garapen Agentziaren Berpiztu programaren ildoetako bat inklusioarena da, eta helburua bazterketa arriskuan dauden pertsonen inklusioa sustatzea da. Laguntzak otsailaren 4ra arte eskatu daitezke.

Berpiztu laguntzak.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2022/01/27

Berpiztu programako Laneratze Poloaren barruan, Oarsoaldea Garapen Agentziak zenbait jarduera ildo planteatzen ditu. Horietako bat inklusio proiektuei dagokiena da, eta sare horren helburua bazterketa arriskuan dauden pertsonen inklusioa sustatzea da, eskaintzen zaizkien programen, zerbitzuen eta baliabideen eraginkortasuna hobetuz, eremu horretan jarduten duten eragile publiko eta pribatuen arteko lan koordinatuaren bidez.

Garapen Agentziaren deialdi honek gizarteratzen eta lan merkatuan sartzen lanean aritzen diren erakundeen saretik egoera kalteberan dauden pertsonentzat kalitatezko enplegu inklusiboa bultzatu nahi du.

Laguntza hau jaso dezakete Oarsoaldean bazterketa edo arrisku egoeran dauden pertsonak eta lan merkatuan sartzeko proiektuak 2023ko maiatzaren 31 baino lehen burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuak. Laguntza hauek eskatzeko epea otsailaren 4ra arte, ostirala, egongo da zabalik.

Honakoak dira diruz lagundu ahal izango diren jarduerak: gizarteratzeko ibilbide integratuak; enplegu eta prestakuntza programak; eskualdeko enpleguaren aktibazioa bultzatzen duten proiektuak; edo bazterkeria arriskuan dagoen kolektiboa laneratzea helburu duten jarduera berritzaileak. Pertsonen parte hartzea proiektu hauetan doakoa dela zehaztu dute agentziatik.

Laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostuen %100ekoak izan daitezke. Erakunde bakoitzeko jaso beharreko laguntzaren gehiengoa 100.000 eurokoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen kostutzat hartuko dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan jasota dauden eta jardueraren garapenari lotuta dauden kostuak.

Erakunde bakoitzak gehienez hiru proiektu aurkeztu ahal izango ditu, eta eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Oarsoaldeko webgunean.

Diru laguntzen %50a proiektuaren hasiera jakinarazi ondoren emango da, eta gainontzeko %50a gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bakoitza amaitzean eta diruz lagundutako jarduera justifikatu ondoren emango da. Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera egin izana justifikatu beharko du, bai eta jarduera horrek sortutako kostuak ere, 2023ko maiatzaren 31 baino lehen.

Laguntza edo argibideren bat behar izanez gero, interesdunak Garapen Agentziarekin harremanetan jar daiteke 943 51 02 00 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara) edo dfreire@oarsoaldea.eus helbide elektronikora mezua idatziz.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.