'Oymyakon: 101 gela' antzezlana, igandean Juanba Berasategin
Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jauregi aktoreek eskainiko dute emanaldia Donibaneko Juanba Berasategi auditoriumean.
Khea Ziater konpainiako Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga eta Txubio Fdez. de Jauregik Oymyakon: 101 gela antzezlana eskainiko dute datorren igandean, hilak 30, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Saioa 19:00etan hasiko da.
Hona hemen obraren sinopsia:
Gela bat. Inongo lekurik ez. Hotzaren eta absentzien hiru biztanle. Beldurra partekatzeko desira, hura desagerrarazteraino. ‘Oymyakon: 101 gela’ solipsismoaren egoitza da, non ispilua leihoa den eta non ez dagoen aterabiderik. Bertan ezagutuko ditugu pertsonaia hauek, elkarren berri jakin gabe elkar bizi direnak, bestearekiko duten behar horretan beren buruak salatzen.
Sarrerak 11,11 eurogatik eros daitezke honako esteka honetan klik eginaz. Leihatilan ere jarriko dituzte eskuragai emanaldiaren egunean bertan, ordubete lehenagotik.