Herrian egin dituzten pintaketak salatu ditu Lezoko Udalak
Aldarrikapenak beste leku batzuetan eta modu zibilizatuan" egin daitezkeela adierazi du udal erakundeak, eta "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu du.
Lezoko Udalak herriko hainbat tokitan agertu diren pintaketak salatu ditu. “Aldarrikapenak beste leku batzuetan eta modu zibilizatuan egin daitezke”, adierazi du.
Udal erakundeak “zuhurtziaz” joka dezatela eskatu die herritarrei: “Ekintza bandaliko hauek gure herria zikindu besterik ez dute egiten, eta herritar guztientzako kostu ekonomikoa dakarte”.