San Juanen nagusitasuna, Batel Ligako hirugarren jardunaldian
Zortzi kategoriatik hirutan lortu dute urrea arrosek. Oarsoaldeko batelek podiumetako 11 postu erdietsi dituzte guztira.
2022ko Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia badian lehiatu zen berriro ere atzo goizean. Ura hartu zuten zortzi kategorietatik hirutan urrea Oarsoaldeko ontzi batek eskuratu zuen, eta San Juanenak izan ziren guztiak (Promesa mutiletan, eta Gazte mutil nahiz nesketan). Beste klubek ere hainbat domina utzi zituzten etxean.
Haur mutiletan Orio A-ren atzetik sailkatu ziren San Pedro A eta San Juan A, hurrenez hurren. Promesa nesketan, San Juan lehen, eta mutiletan, arrosen B ontziak itxi zuen podiuma, Tolosaldea A eta Orio A-ren atzetik.
Gazteen kategorian, sanjuandarren guztizko nagusitasuna: mutilen nahiz nesken ontziak lehenengo sailkatu ziren; mutilen kasuan, gainera, San Juan B izan zen podiumean bigarren. Nesken kasuan, Hibaika sailkatu zen batel arrosaren atzetik, bigarren.
Absolutuen artean ere arrastoa utzi zuten sanjuandarrek: mutilen kategorian, San Juan A bigarren. Neskenean hiru batel aritu ziren lehian, eta hala sailkatu ziren: Hernani, Hibaika, eta San Juan.