Funtsezko ekonomiari zuzendutako ekintzailetza programa, Oarsoaldearen eskutik
Garapen Agentziak aholkularitza zerbitzua eskainiko die ekintzaileei, eskualdeko autoenplegua eta ekintzailetza sustatzeko funtsezko ekonomiaren jardueretan.
Berpiztu programaren esparruan, funtsezko ekonomiari zuzendutako ekintzailetza programa berria abiatu du Oarsoaldeak. Garapen Agentziak aholkularitza eta laguntza tekniko integraleko zerbitzua eskainiko die ekintzaileei, eskualdeko autoenplegua eta ekintzailetza sustatzeko funtsezko ekonomiaren jardueretan.
Funtsezko ekonomia tokiko ekonomian dauden eta ematen diren eguneroko onasun eta zerbitzu funtsezkoei dagokie. Pertsona, pertsonen beharrak, oinarrizko zerbitzuak eta eguneroko bizitzako azpiegitura ardatz dituzten jarduerak dira funtsezko ekonomiaren ardatz. Gizartea funtsezko zerbitzuen menpe dagoela egiaztatu ahal izan da pandemian zehar, horiek ahalbidetzen baitute eguneroko bizitza. Gaur egun, funtsezko ekonomia ikusgarri dago, eta enpleguen zati handi bat funtsezko sektore eta zerbitzuetan dago, adibidez, hiri ekonomian.
Garapen Agentziatik zehaztu dute funtsezkoa dela zerbitzu horiek berreraikitzea, bermatzea eta hobetzea. Pandemiak eragindako krisiaren ondoren, funtsezko ondasun eta zerbitzuen hornidura berritua bultzatzea gakoa baita.
Oarsoaldeatik gehitu dute esanez arreta ekonomiaren zati horretan jarri behar dela. Zati horren jarduerak funtsezkoak dira herritarrentzat. Horietako askok izaera soziala dute. Gizarte ongizateari laguntzen diote, jende askori lana ematen diote, eta pandemiak balioa eman die ia geldirik egon den ekonomia batean jardun dutelako.
Oarsoaldeak doako aholkularitza eta laguntza tekniko integraleko zerbitzua eskainiko du, autoenplegua eta ekintzailetza sustatzeko eskualdeko funtsezko ekonomiaren jardueretan, honako hiru erronka hauek betetzeko:
- Funtsezko ondasun eta zerbitzuen ekoizpena bultzatzea jarduera estrategiko gisa.
- COVID-19ak sortutako krisiak gogor astindutako jardueren berreraikuntza.
- Enpresa transmisioaren erronkari aurre egitea (eragin handia du hiri ekonomian eta oinarrizko ekonomian) ekintzailetasuna sustatuz.
Zerbitzu horiek jarduteko ibilbide bat eskainiko da: hasierako banakako tailerra; talde jarduerak lankidetza lana sustatzeko eta proiektuak hobetzeko; proiektuaren banakako jarraipena aholkularitza, laguntza teknikoa eta ekintzaile izateko gaitasunak eskaintzeko; mentorizazioak edota adituekiko loturak, trebakuntza pilulak jardueren zeharkako arloei buruzko ezagutzak eta baliabideak eskuratzen errazteko prestakuntza saioak egiteko; proiektuak abian jartzeko laguntzak; eta proiektuen hedapena eta ikusgarritasuna.
Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea den Miguel Angel Sanchezek eskualdeko negozio, ideia edo proiekturen bat duten pertsona ekintzaile guztiak zerbitzuarekin harremanetan jartzera bultzatu nahi ditu, funtsezko ekonomiaren esparruan enpresak sortzeko prozesuan laguntzeko.
Doako zerbitzua eskatu edo kontsultaren bat egin nahi dutenek, 943 49 41 29 telefonora deitu edo aapalategi@oarsoaldea.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko dute.